Beraz, Jauna, aitzin bekit zure grazia, jarraiki bekit, eta bethi idukinzala obra onetan ernerik Jesu-Kristo zure seme maitearen amorez. Biz hala.
Berrogoi eta hamaseigarren kapitulua
Behar diogula gure buruari uko egin eta gure Salbatzailleari jarraiki gurutzeko bidetik.
1. Semea, zenbatenaz geiago ilki ahal baitzaitezke zureganik hanbatenaz barrenago ene baitara iraganen ahal zare.
Nola deus ere kanpotik ez desiratzeak egiten baitu barreneko bakea, hala barrenetik bere buruaz billusteak juntatzen du arima Jainkoarekin.
Nahi dut ikas dezazun zure buruaren osoki uzten ene borondatearen eskuetan, deusik kontra erran eta arrankuratu gabe.
Zarraizkit: Ni naiz bidea, egia gabe ezta ezagutzerik, bizia gabe ezta bizitzerik.
Ni naiz jarraiki behar zaizkon bidea, zinetsi behar duzun egia, esperanzatu behar zaituen bizia.
Ni naiz ezin errebela diteken bidea, ezin engana dezaken eta ezin engana