fedea, ez esperanza, ez eta bertze bertute guziak karitatea eta grazia gabe.
5. O grazia guziz doatsua, gogoz pobre dena bertuteez aberasten duzuna, eta hainitz untasunez aberastua bihotzez humil egiten duzuna.
Zato, jauts zaite nigana, bethe nazazu goizean zure konsolazioneaz, beldurrez goga unhaturik eta idorturik flaka dadin ene arima.
Othoitzez nagotzu, Jauna, ediren dezadan grazia zure aitzinean, zeren aski dut zure grazia, izaiten ezpadut ene naturalezak desiratzen duen bertze gainerako gauzarik.
Hainitz tribulazionek tentatzen eta penatzen banaute ere enaiz gaitzen beldur izanen zure grazia enekin badago.
Hura da ene indarra, hark konseillu ematen deraut, hura heltzen zait eta laguntzen.
Hura etsai guziak baino botheretsuago da eta zuhur guziak baino zuhurrago.
6. Hark egia erakusten du, dotrina irakasten, bihotza argitzen, hersturetan konsolatzen, tristezia kentzen, beldurra kanporatzen, debozionea azten eta nigar sainduak erakartzen.
Zer naiz ni hura, egun ihar, tronko, sokil ezdeusetako eta etxatzeko bat baizen?