pisuaz kargaturik eta zapaturik enaiz alxatzen hoberenetara.
4. O Jauna, zein premia handia dudan zure grazia hel dakidan, ongi egiten hasteko aitzinatzeko eta konplitzeko.
Zure grazia gabe deusik eztaidiket: bainan hura laguntzen bazait eta bortizten banau, badaidiket den guzia zure baitan.
O grazia egiazki zerukoa, zeina gabe ezpaitukegu merezimendurik, eta ezpaita kasurik egin behar naturalezako dohain eta abantail guziez.
Ofizioek, aberastasunek, edertasunak, indarrak, espirituak, ederki minzatzeak eztute deus balio zure aitzinean, Jauna, zure grazia gabe.
Ezen naturalezako donuak orobat dire prestuentzat eta gaixtoentzat, baina grazia edo karitatea da hautatuen abantail eta dohain berezia, estimatzen baitira sekulako biziaz gozatzeko gai eta merezient hartaz seinalatuak direnean.
Grazia hura hain da beregainekoa, non hura gabe deus ere ezpaita prezatzen, ez profeziako donua, ez, mirakuillu egitea, ez eta zer ere kontenplazione handi eta gora nahi den.
Are geiago, eztira zure gogarakoak, ez