Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/258

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:02, 31 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zer merezi dut ene bekatuakgatik, Ifernuaz suak eta sekulako suaz bertzerik.

Egia aitortzen dut den trufamendurik, laidorik eta mespreziorik handiena merezi dudala eta eztagotala zure serbitzari deboten kontutan sartzea.

Eta hori damurekin enzuten dudalarik, badarik ere egiaren amorioz, nahi naiz neroni akusatu egin ditudan bekatuez, arren zure miserikordia errazkiago ardiets dezakedan.

3. Zer erranen dut nik hobenduri eta ahalke guziez bethehorrek?

Ahorik eztut hitzik erraiteko, hunen baizen bekatu egin dut, Jauna, bekatu egin dut: urrikal nakizula, barka diazadazu. Utz nazazu aphur bat ene dolorearen plainatzera, lur ilhunera, lur herioko belzturaz estali hartara noan baino lehen.

Zer nahi duzu geiago hobenduria eta bekatore esteiarraganik, lekat bere bekatuakgatik bere bihotza urrikimenduz porroka dezan eta humil dadin baizen?

Egiazko urrikimenduan, eta bihotzeko humiltasunean jaiotzen da barkazinoaren esperanza, konzienzia asaldatua