2. Nik desiratzen dut bakearen alegrianza konsolazioneko argian bazkatzen ditutzun zure umeen bakearen eske nago.
Bakea emaite eta, alegrianza saindua isurtzen baderautazu zure serbitzariaren arima betheko da kanta eztiz eta zure laudoriotan jarriko da.
Ordea apartatzen bazare hainitzetan egiten zaren bezala, ezin ibilliko da lasterka zure manamenduen bidean: baina jarriko da belhauniko bere bulharrari eraunsteko, zeren eztagoen atzo eta herenegun bezala, non zure argiak argitzen baitzuen haren gainean, eta non zure hegalen itzalaren azpian begiratzen baitzen oldartzen zaizkon tentamenduetarik.
3. Aita justua eta bethi laudatzekoa, etorri da orena zure serbitzariaren frogatzeko.
Aita maitatzekoa, arrazoin da zure serbitzariak zerbait orai paira dezan zure amorioagatik.
Aita sekulakotz ohoratzekoa, etorri da egundainotik etorteko zela zeneakien orena, non zure serbitzaria denbora gutitako kanpotik zapatuko baita, non ordea berrenean bethi biziko baita zure begietan.
Aphur bat mespreza bedi, humil, beheiti