desiratuez baino.
Ezagutzen dut zure desira, eta zure hasbeherapen usuak enzun tut.
Nahi zenduke jadanik Jainkoaren umeen loriako libertatean bazinunde: jadanik sekulako palazioak eta zeruko herri bozkarioz betheak alegeratzen zaitu, ordea oren hura ezta oraino etorri: bertze denbora da oraino, erran nahi da, gerla denbora, trabaillatzeko, eskuei eragiteko eta frogatzeko denbora da.
Baduzu desira guzien gaineko ontasunaz betheki gozatzeko, bainan hura ezin orai ardiets dezakezu.
Ni naiz ontasun hura, dio Jaunak, iguriki diazadazu Jainkoaren erresumak datorren artean.
4. Frogatu behar zare oraino lurrean eta hainitz gauzatan erabilli.
Batzutan izanen duzu konsolazione, baina saziamendu osorik etzaitzu emanen.
Indarsta zaite beraz eta bortitz naturalezak nahi eztituen gauzen egitera eta pairatzera ere.
Jauntsi behar duzu gizon berria bat, eta bertan batetara ganbiatu aldatu behar zare.
Hainitzetan egin behar duzu nahi eztuzuna, eta nahi duzuna utzi.
Bertzeek plazer dutena aitzinatuko da, eta zuk plazer duzuna gibelatuko.