2. Jauna, ezta hori egun baten lana, ez eta haurren jokoa; aitzitik hitz labur hunetan serratzen da Giristinoaren perfekzione guzia.
Semea, etzara bertzea aldera itzuli behar, bihotza etzaitzu berehala erori behar, gizon perfetek dadukaten darraizkon bidea aditurik: kontrara atzartu behar zare gauza goragoetara, edo ezpere ardurako desirez hasbeherapenak aurtiki behar tutzu hek bezala sainduki bizi nahiz.
Aitzine halakoa, aitzine etorri zeronek zure buruaren ez maitatzeko, bainan ere keinura xoilki behatzeko, eta ordenatu derautzudan aita espiritualaren borondatearen egiteko puntura, orduan zinatezke ene gogarakoa, orduan zure bizitze guzia bozkarioz eta bakez iragan zenezake.
Hainitz gauza duzu oraino utzi beharrik, eta guziak osoki emaiten ezpaditutzu ene eskuetan, eskatzen zarena eztuzu ardietsiko.
Konseillu emaiten derautzut urre suztaturik erosteaz eneganik, laster aberatz zaitezintzat.
Urre hura da zeruko zuhurzia hemen behereko gauza guziak oinen azpian aurizkitzen eta ostikatzen dituena.