Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/204

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Arbuia zazu lurreko zuhurzia bai eta mundua eta zure buruaganako gogalgintasun guzia.

3. Erran derautzut munduaren begietan deus guti diren gauzak erosi behar ditutzula hark handiro prezatzen dituenak emanez.

Ezen badirudi zeruko egiazko zuhurzia xoil aphurra eta hurren ahantzia dela; hark ezpaitu bere buruaz kontu handirik egiten ez eta lurreko handiresunik bilhatzen: hura hainitzek ahoz laudoriotzen baitute, baina bereganik urrun igortzen bere bizitze tailluaz. Badarik ere hura da harri preziatua hainitzentzat estalia.


Hogoi eta hamahirurgarren kapitulua


Gure bihotzaren nihon ezin egonaz, eta gure intenzionea Jainkoagana bere azken xedera bezala xuxen idukitea.


1. Semea, eztezazula zure gogoa zinets: orai duzuna laster ganbiatuko da bertze batetara.

Bizi zaitezkeino mudakorra zare nahi eztuzularik: hala non ikusiko baituzu batean alegera, bertzean triste, batean sosegatua, bertzean asaldatua, batean debozionetsu, bertzean debizionegabeko, batzutan ikastera jarria,