Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/201

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 4. Ah! dolorea! Gure baitara aphur bat bihurtu garenean, berehala ilkiten gare kanporat, eta gure obrak eztitugu pisu zuzenaz pisatzen. Eztugu behatzen zeri datxezko...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:50, 17 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


4. Ah! dolorea! Gure baitara aphur bat bihurtu garenean, berehala ilkiten gare kanporat, eta gure obrak eztitugu pisu zuzenaz pisatzen.

Eztugu behatzen zeri datxezkon gure afekzioneak, eta eztugu nigarrik egiten, zeren gure akzione guziak hain diren nothatuak.

Ezen haragiz ziren guziek lizundu eta galdu zuten bere bidea, eta hargatik uholde handia hekin ondoan etorri zen.

Bada gure barreneko afekzionea hain lizundua denaz gero, behar da hartarik heldu den akzionea, zein baita barreneko indarraren eskasaren seinalea, orobat den lizundua.

Bihotz garbitik sortzen da bizitze onaren fruitua.

5. Galdez gaude zenbat egiteko erabilli duen nihork, bainan eztugu hain hersiki pisatzen nolako bertutez hari den.

Bilha gabiltza ea sendo, aberatz, eder, agudo den, ea fetxo den eskiribuetan, kantetan, lanetan; geienak ordea ixilik daude galdegin gabe zein pobre den bihotzez, zein pazienziatsu eta manso den, zein debozionetsu eta barreneko.