Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/200

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen zer ere ezpaita Jainko, ezdeus da, eta ezdeustzat iduki behar da.

Gizon argituaren eta debotaren zuhurziak, eta letratu edo estudiatu baten jakintasunak diferenzia handia dute bere artean.

Hagitz nobleago da gainetik Jainkogana gure baitara isurtzen den dotrina, gizonaren espirituaren neke trabailluz ardiesten dena baino.

3. Hainitz edireiten da zeruko gauzen konsideratzeko desira duenik, bainan eztira enseiatzen hartarakotz behar direna egitera.

Trabu handia da seinaletan eta sentitzen diren gauzetan trikatzea, eta bere buruari osoki ez garaitzea.

Eztakit zer den, eta zer espirituk garamatzan, ez eta zeren ondoan gabiltzan, gu espiritualak garelako iduria dugunok; ikusirik hain trabaillu handirik, eta are artha geiago hartzen dugula gauza iragaiten direnak eta ezdeusakgatik, eta gure barreneko egitekoez nekez edo gutitan egiten dugula gogoeta gure buruko sensuak zinki eta osoki gure baitara bildurik.