Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/196
Eztadilla bada zure bihotza nahas, eta eztuela beldurrik. Zinetzazu ene baitan eta fida ene miserikordiaren gainean.
Uste duzunean urrun zaudela eneganik, hainitzetan hurbillago nauzu: eta iduri zaitzunean gauza guziak hurren galduak direla, hainitzetan geiagorik irausteko eta merezitzeko ordua da.
Ezta ez guzia galdu zerbait nahi eztuzun bezalakorik gertatzen zaitzunean.
Eztuzu jujamendu eman behar, zure oraiko sentimenduaren arauaz.
Atsekaberik heldu bazaitzu nondik ere heldu baita, hura eztuzu hartu behar eta buruan sartu, hartarik ilkitzeko esperanza guzia joan balitzaitzu bezala.
4. Eztuzula uste alde guziz utzia zarela, batzutan igorten baderautzut zenbait tribulazione edo desiratzen duzun konsolazionea edekiten baderautzut, zeren handik da zeruko erresumara bidea.
Eta dudagaberik hobe da zuretzat eta ene bertze serbitzarientzat, munduko gaitzek horrela erabil zaitzaten, ezen ez gauza guziez goza zaitezten zuen gogoaren arauera.
Badazaguzkit gogo eta gordeak, eta badakit hagitz on dela zure salbamenduko