2. Othe da nekez daidikedan gauzarik? Edo izanen othe naiz erraiten duena eta egiten eztuena bezalakoa?
Non da zure fedea zinestea? Zaude fermu, fermuki eta tinkaturik ene serbitzuan.
Zarela bihotzdun eta bortitz konsolazionea etorriko zaitzu bere ephean.
Iguriki diazadazu, igurik, etorriko naiz eta sendatuko zaitut.
Tentazionea da penatzen zaituena, eta beldurtasun alferra izitzen zaituena.
Naskiz etorriko diren gauzez ansiatzeak zer diakarkezu tristura tristuraren gainean baizen? Aski du egunak bere eguneko gaitza.
Gauza alferra da eta probetxugabea, etorkizunekoez atsekabe edo atsegin hartzea, ezpaitira naski sekulan gertatuko.
3. Baina gizonaren naturalezari datxekon kutsua da halako iduripenez enganaturik ibiltzea, eta bihotz oraino xumearen seinalea da, nihor arinki eramaiten denean etsaiak gogora ekartzen diotzan itxurez.
Zeren gaixto hark eztu axolarik zertaz lillura eta engana zaitzan, ea egiak ala gezurrak diren gauzez, ez eta zertaz eror araziko zaituen, ea presentekoen amorioaz ala etorkizunekoen beldurraz.