presondegian amarratua burdinez kargaturik, zuk zure presenziaren argiaz pitz nazazun, libertatean ezar nazazun, eta zure begitarte amolsua erakus diazadazun artean.
5. Bertzeak bilha bezate zutaz bertzerik nahi duten bezanbat: niri bizkitartean etzait deus ere on edo eder, eta ez izanen ere, zu baizen, o ene Jainkoa, ene esperanza ene sekulako salbamendua.
Enaiz ixilduko, enaiz geldituko zure othoiztetik, zure grazia bihur dakidan eta berrenean minza zakizkidan artean, eta erran diazadazun:
Huna ni hemen, huna ni zuregana, zuren deitu bainauzu: zure nigarrek, zure arimaren desirek zure humiltasunak eta bihotzeko urrikimenduak beheiti ekarri naute zuregana.
Orduan erranen dut: Jauna, deitu zaitut, eta desideratu dut zutaz gozatze prestik nagoela zuregatik gauza guzien arbuiatzera; zeren zuk lehenik atzartu bainauzu zure bilhatzera.
Zarela bada benedikatua, Jauna, halako ontasuna erakusi eta egin baitiozu zure serbitzariari zure beregaineko miserikordiaren arauera.