Hainitzetan erraiten da mundua falso eta enganatzaillea dela, halarik ere nekez largatzen da, zeren haragiaren guthiziak sobera nausitzen baitzaizkigu.
Gauza batzuek hura maita arazten deraukute, eta bertze batzuek mespreza arazitzen.
Haragiaren guthiziak, begien desirak, eta biziaren superbiotasunak munduaren amoriora garamatzate; bainan hei merezi onez darraisten penak eta lazeriakgatik hartaz unhatzen gara eta gaitzeristez gagozka nardaturik.
5. Helaz ordea! atsegin gaixtoa eramaiten du arima mundura etzina, eta bitartean uste du badela plazer handirik sensuen azpian bizitzea.
Gaizoak ezpaitu ikusi eta ez frogatu Jainkoa baitako eztitasuna eta bertutearen barreneko edertasuna.
Baina mundua osoki putruztatzen dutenek eta Jainkoaren arauera lege saindu baten azpian bizitzera enseiatzen direnek ongi dakite zer den Jainkoaren eztitasuna munduari uko egiten diotenei agindua, eta klarkiago ikusten dute zein erhoki eta zenbat moldez errebelatzen den eta enganatzen.