Hogoi eta batgarren kapitulua
Pausatu behar dela Jainkoa baitan ontasun eta dohain guzien gainetik.
1. Pausatuko duzu, ene arima, Jainkoa baitan guzien gainetik eta guzietan, ezen hura da sainduen sekulako pausua.
Ene Jesus guziz eztia eta guziz maitea indazu grazia zure baitan pausatzeko kreatura guzien gainetik, osasun eta edertasun guzien gainetik, ohore eta loria guzien gainetik, bothere eta gradu guzien gainetik, jakintasun eta sotillezia guzien gainetik, aberastasun eta ofizio guzien gainetik, fama eta laudorio guzien gainetik, eztitasun eta konsolazione guzien gainetik, esperanza eta agintza guzien gainetik, merita eta desir guzien gainetik, eman eta isur detzaketzun dohain eta present guzien gainetik, gizonaren bihotzak har eta froga detzaken alegrianza eta bozkariomendu guzien gainetik: hitz batez Angeru, Arkanjelu eta zeruko soldadutze guzien gainetik, ikusten diren eta eztiren, eta zu, ene Jainkoa, etzaren guzien gainetik.
2. Zeren zu, ene Jainkoa Jauna, zu guziz ona zare guzien gainetik, zu xoilki gorena, zu xoilki botheretsua, zu xoilki askidunena, zu xoilki eztiena eta konsolagarriena,