Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/167

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bilhakatu izaitea ene arimaren probetxu handia da. '''Hogoigarren kapitulua''' Gure flakotasunaren aitortzeaz, eta bizitze hunetako lazerien ezagutzeaz. 1. Aitortuko...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:19, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bilhakatu izaitea ene arimaren probetxu handia da.


Hogoigarren kapitulua


Gure flakotasunaren aitortzeaz, eta bizitze hunetako lazerien ezagutzeaz.


1. Aitortuko dut neure buruaren kontra ene justugabetasuna, aitortuko derautzut, Jauna, ene flakotasuna.

Haintzetan aphurra da lurreratzen eta tristatzen nauena.

Deliberatzen dut zin zinez hariko naizela; baina tentazione arin bat heldu zaitanean herstura handi bat eginen zait.

Batzutan gauza ezdeus batek tentazione garratz bat ekarten deraut: eta uste dudanean aphur bat seguraturik nagoela, ohartu gabe. Zenbait aldi ni ohartu gabe aurkitzen naiz haizen arin batez hurren etxaturik.

2. Ikuzazu bada, Jauna, ene aphurkeria eta erorkortasuna, zuk alde guzietarik ezagutzen duzuna.

Urrikal nakizula, eta athera nazazu istilletik beldurrez honda nadin eta osoki plaundurik nagoen.

Dakusadanean hain erorkor naizela eta hain flako pasionei buru egiteko, hori da maiz penatzen eta zure aitzinean ahalkatzen nauena.

Eta osoki eramaiten eznautelarik konsentitzeraino badarik ere hekin ertxamenduak nekatzen nau, eta xoil unhatzen