Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/153

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zeren kanpoko etsaia lasterago benzutzen da barreneko gizona galdua eztenean. Zure arimak eztu etsai gaixtoagorik, zure haragia den baino espirituarekin ongi hel...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:13, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zeren kanpoko etsaia lasterago benzutzen da barreneko gizona galdua eztenean.

Zure arimak eztu etsai gaixtoagorik, zure haragia den baino espirituarekin ongi heldu eztenean.

Guziz behar duzu mesprezio handi bat egin zure buruaz, nahi baduzu garaia eraman haragiaren eta odolaren kontra gainean.

2. Zeren zure burua oraino sobera desordenatuki maite baituzu, hargatik ikara zare bertzeren borondatearen azpian jartzeaz.

Ordea zer da handirik, baldin zu, erhauts eta ezdeus baizen etzaren hori, gizon baten azpiko jarten bazare Jainkoagatik, ikusirik ni guziz botheretsua eta guzien gainekoa naizena, diren guziak ezdeusetarik athera ditudana humilki egin naizela gizonaren azpiko zuregatik?

Egin naiz guzietako beherena eta humillena, zuk zure urguillukeria ene humiltasunaz ken zenezangatik.

Ikazazu obeditzen, erhautsa. Ikazazu humiltzen, lurra eta istilla, eta guzien oinen azpian makurtzea.

Ikas zure borondatearen hausten eta bertzerenaren egiten gauza guzietan.

3. Haserra zaite zeronen kontra, eta eztezazula paira hantureria zure baitan bizi dadin: bainan egin zaite hain behera eta xipi non guziak iragan ahal ditezin zure gainetik eta aurizki zaitzaten karriketako istilla bezala.