horrela eginez emanen etorriko zaitzu konsolazione franko.
Eta zenbatenaz itzulirenago baitzare munduko konsolazionetarik, hanbatenaz ene baitan edirenen duzu eztiagorik eta handiagorik.
Ordea lehenbizian eztitutzu ardietsiko zenbait tristadura eta gudukatasun gabe.
Aztura ohituak eginen derautzu kontra bainan hari garaituko zaizko usanza hobeago batez.
Haragiak erasiko du, baina bridatuko espirituaren berotasunaz.
Suge zaharrak ertxatuko zaitu eta tarritatuko bainan othoitzez hura igorriko duzu ihesi, eta lan on bati lotuz zure bihotzeko athea hersiko diozu geien aldetarik.
Hamahirurgarren kapitulua
Azpiko humillaren obedienziaz Jesusen exenpluaren gainean.
1. Semea, nor ere enseiatzen baita obedienziatik ilkitera, hura bera ilkiten da graziatik.
Nork ere nahi baitu gauza berezirik izan bere galtzen tu guzienak diren ontasunak.
Nor ere ezpaita gogo eta borondate onez superioaren azpiko jartzen, seinale da hura bere haragiak eztuela oraino osoki obeditzen; bainan maiz hari zaiola ostikoka, eta haren kontra darasala.
Ikazazu bada zure superioaren azpian laster jartzen, nahi baduzu zure haragia azpiratu.