enzun dezazungatik zure Jainko Jauna zer minzo den zure baitan.
Huna zer dioen zure maiteak: Ni naiz zure salbamendua, zure bakea eta zure bizia, zaude ene baitan eta bakea aurkituko duzu, uzkitzu iragaiten diren gauzak, bilha tzatzu bethierekoak.
Zer dire munduko gauzak enganamenduak baizen? Zer probetxu dukezu kreaturetarik, zure kreatzailleak uzten bazaitu.
Beraz bertze guziak largaturik, egin zaite zure kreatzaillearen gogarako eta fidel haren aldera, egiazko doatsutasuna ardiets dezakezungatik.
Bigarren kapitulua
Egia minzo zaikula bihotzean hitz soinurik gabe.
1. Minza zaite, Jauna, zeren zure serbitzaria dago enzun nahiz.
Zure serbitzaria naiz, indazu adimendua zure manuen ikasteko: Erakarzu ene bihotza zure ahoko hitzetara: isur ditezila zure hitzak enegana ihintza bezala.
Israeleko umeek erraiten ohi zioten Moisi: zu minza zakizkigu, eta enzunen zaitugu; eztagigula Jainkoa minza beldurrez hil gaitezin.
Emagotzu, Jauna, emagotzu horrela othoitzez.