Hirurgarren liburua
Lehen kapitulua
Jesusen barreneko solhasaz arima fidelarekin.
1. Enzunen dut zer ene Jainko Jauna minzo den ene baitan.
Doatsu da arima Jaunaren hitzak bere enzuten dituena, eta bere konsolazionea hartzen haren ahotik.
Doatsu dire beharriak Jainkoaren inspirazioneko aire emea hartzen dutenak emero idekitzen direnak, eta munduko lausengurik bat ere aditzen edo hartzen eztutenak.
Doatsu xoil dire beharriak, ez kanpotik joiten duen soinuari, baina barrenean irabazten duen egiari zabaltzen zaizkonak.
Doatsu dire begiak kanpoko gauzetara serraturik eta barrenkoetara idekirik daudezinak.
Doatsu dira barreneko gauzetan sartzen direnak, eta egunorozko egin bideez zeruko sekeretuen geiago eta geiago endelegatzera eta hartzera preparatzen direnak, gaitzen.
Doatsu dira Jainkoari gogotik lotzen zaizkonak, eta munduko trabu guziak urrun bereganik iraisten tuztenak.
2. Zagozte horiei beha, ene arima, eta hezkitzu zure sensuetarasunaren atheak