Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/104

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: sortuak, eta Jainkoak bihotz garbietara isuriak? Baina nihor ezin goza diteke bethi konsolazione Jainkozko hetaz nahi lukeien bezala, zeren tentazionearen aldia laster...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:29, 12 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


sortuak, eta Jainkoak bihotz garbietara isuriak?

Baina nihor ezin goza diteke bethi konsolazione Jainkozko hetaz nahi lukeien bezala, zeren tentazionearen aldia laster bihurtzen da; denborak eztu hainitz luzatzen.

2. Bada arimako libertate falsoa, eta bere baitako fidanza handia hagitz dire Jainkoaren bisitaren kontra jarriak.

Ongi egiten du Jainkoak konsolazionezko graziaren emaiteaz: baina gaizki egiten du gizonak Jainkoari aitorrik ez egiteaz eta eskerrik ez bihurtzeaz.

Hargatik graziaren dohainak ezin isur ditezke gure gainera, zeren esker gabe garen emailleagana, eta den guzia eztugun bihurtzen bere ithur burura.

Ezen noiz ere behar bezalako eskerrik emaiten baitu lehenbiziko dohainagatik, hari zor zaio grazia berri bat, eta humillari emaiten ohi zaiona edekiko zaio superbioari.

3. Eztut nahi urrikimendua eramaiten derautan konsolazionea, eta enaiz guthiziatzen hantureriara naraman kontenplazioneaz.

Ezen handi eta gora den guzia ezta saindu, ezti den guzia ezta on, desir guziak eztira garbi, eta maite den guzia ezta bethi Jainkoaren gogara.