Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/77

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Gizon beroa eta agudoa gauza guzietara da prepartua eta adelatua. Trabaillu handiago da bizioei eta guthizia gaixtoei buru egitea gorputzeko nekaduretan izertzea bai...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:52, 12 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Gizon beroa eta agudoa gauza guzietara da prepartua eta adelatua.

Trabaillu handiago da bizioei eta guthizia gaixtoei buru egitea gorputzeko nekaduretan izertzea baino.

Eskas xipietarik begiratzen eztena, baratxe erortzen da handienetan.

Bethi alegera izanen zare arratsean eguna iragaiten baduzu obra onetan.

Zaude erne zure gainean, iratzar zaite zerori, zaren zerori zure abisu eta konseillu emaille, eta zer ere baita bertzeez, etzaudezila zure buruaz artha iduki gabe.

Hanbatenaz aitzinaturen zare bertutetan, zenbatenaz eginen baitiozu zure buruari bortxa. Biz hala!