8. Nola egiten dute hainbertze Fraidek, zeinak baitaude hersiki zerraturik kalaustretako gobernuaren azpian?
Gutitan ilkiten dire, bizi dira bertzetarik apartaturik, xoil pobreki jaten dute, lodiz beztituak dire, hainitz lan eta trabaillu daramate, guti minzo dira, beilla luzeak egiten tuzte, eta bere burua ordenanza guzien azpian dadukate.
Mira tzatzu Ehartrusak, Ziteauzkoak eta bertze ordenetako Fraideak eta Serorak, nola gau guziez jaikiten diren Jainkoaren laudorien kantazera.
Hargatik laidoa lizate zu hain obra Saindu batean nagitza, horrein bertze fraide hasten direnean Jainkoaren kopletan bozkariotzen.
9. O ezpagendu bertze egitekorik gure Jainko Jaunaren bihotz guziaz eta aho bethez laudatze baizen.
O ezpazendu sekulan mengoarik jateko, edateko edo lo egiteko eta bethi Jainkoa lauda ahal bazeneza, eta arimako probetxuari xoilki itxeki ahal baziniozo! orduan doatsuago zinatezke orai zaren baino, non gorputza hainbertze beharkitan serbitzatzen baituzu.