aitzinean.
Merezi onez ahalka zaituzte Jesusen bizitzea miraturik, zeren etzaren oraino enseiatu zurearen moldatzera harenean gainetan, hainitz duelarik Jainkoaren bidean zaudela.
Jarten den Giristinoak gure Salbatzaillearen bizitze sainduaren eta pasione sakratuaren erneki eta zinezko debozionerekin konsideratzen, han edirenen du franko on eta premia duen guzia, eta ezta mengoarik zerbait hobeagorik bilha dezan Jesusganik kanpoan.
O balethor Jesus gurutzatua gure bihotzetara, zein laster eta aseki ginatezke dotrinatuak.
7. Zinezko guristinoak ongi hartzen eta ekartzen tu jasaiten eta hartzen tu manatzen zaizkon guziak.
Nagiak eta epelak izaiten du tribuzione tribulazioneren gainean eta alde guzietarik pairatzen du herstura: zeren ezpaitu konsolazionerik, eta ezpaita zilhegi kanpokorik bilhatzera.
Giristino legez bizi eztena gaizki erorteko peril agerian da.
Nork ere bilhatzen baitu bide zabalagorik eta bizitze largoagorik, hura bethi hersturetan egonen da, zeren bethiere gauza bat edo bertzea higoinduko baitzaio.