Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/73

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bertzea eta geien eskas dugun bertuteari beroki jarraikitzea.

Duzun halaber artha zinezago begiratzeaz bertzeak baitan maizenik higointzen zaizkitzun gauzetarik, eta hekin ithotzeaz zure baitan.

5. Egizu zure probetxua alde guzietarik, erran nahi da, ikusten edo aditzen baduzu exenplu onezko gauzarik, pitz zaite haren imitatzera.

Gaizki erraitekorik ezagutzen baduzu, begira zaite halakorik egitetik, edo noizpait egin baduzu, duzun artha ahalik lasterrena hobeki egiteaz.

Zure begiek bertzeak konsideratzen duten bezala, bertzeek ere ordainez behatzen derautzute.

Zein gauza eder eta alegerari den ikusteaz anaia debotak eta beruak bere eginbidetan ongi daudezila, bere ordenanzen dotrinamenduaren begiratzen.

Zein damu eta unhagarri den ikusteaz desordenatuki dabiltzala, eta zertara deituak diren eztutela egiten.

Zein kaltegarri den Jainkoak eman zerauen gogo onaz ez ansiatzean, eta manatuak eztirenetara itzultzeaz.

6. Orhoit zaite hartu duzun borondate onaz eta gurutzefikaren imajina idukazu begien