Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/71

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezta izanen beldurtzerik, ez doloratzerik zure azken epheetan. Orai guti bat trabaillaturen zare, eta gero sosegu handia bai eta bethiereko alegrianza edirenen duzu....)(r)en berrikusketa, ordua: 10:47, 12 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezta izanen beldurtzerik, ez doloratzerik zure azken epheetan.

Orai guti bat trabaillaturen zare, eta gero sosegu handia bai eta bethiereko alegrianza edirenen duzu.

Zure obra onetan fidel eta bero bazaude, Jainkoa duda gabe izanen da fidel eta aberatz zure saristatzeko.

Esperanza behar duzu garaita ardietsiko duzula, bainan eztuzu seguranzarik hartu behar, beldurrez nagi edo urguillu zaitezin.

2. Norbaitek, maiz gogoetatsu gertaturik beldurraren eta esperanzaren artean, eta behin tristeziaz betherik, aldare baten aitzinean belhauniko jarririk othoitzetan zegoela, hunela minzo zen bere buruarekin.

O baneaki ea obra onetan oraino iraunen dudanz! eta berehala bere baitan enzun zuen Jainkozko errepuesta, ziotsala:

Zer? hori bazeneaki, zer nahi zenduke egin? Orai egizu orduan egin nahi zendukeiena, eta segur izanen zare.

Orduan berean konsulaturik eta baliostaturik indarstaturik, jarri zen Jainkoaren borondatearen azpian eta gogoeta dudatsua ixildu zen.

Etzuen ere sondatu eta jakin nahi izan zer gertatuko zeikan handi hara: bainan