gradu dadukan.
Ordea beha zazu zeruko ontasunetara, eta ikusiko duzu oraiko handiresunak eztirela deus ere, baina xoil direla segurgabeak, karga eta unhagarriak, zeren ezpaita nihor hetaz gozo grina eta beldurtasun gabe.
Gizonaren doatsutasuna ezta munduko ontasunak izaitea gaindiraino, bainan aski du doia.
Gertuz miseriarik baizen ezta lurraren gainean bizitzea.
Zenbatenaz espiritualago eginen baita gizona, hanbatenaz presenteko bizitzea kausituko da kiratzago, zeren ikusten eta frogatzenago baititu gizonaren naturaleza gaixtatuaren eskasak.
Ezen jatea, edatea, iratzarri ibiltea, lo etzatea, pausatzea, trabaillatzea, eta naturalezaren bertze gainerako beharren azpian egoitea, segur miseria eta aflikzione handian gizon debotarentzat; nahi bailuke hetarik eta bekatu guzietarik libratua baliz.
3. Zeren barreneko gizona hagitz zapatzen da eta unhatzen gorputzeko beharkiez mundu hunetan.
Hargatik profetak debozione handirekin othoitzez dagoka Jainkoari hura hetarik libra dezala, erraiten dioela: Jauna,