Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/34

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Spiritu hunetarik heldu da, ezpaikara gu gehiagorik bizi, baina Krist bizi baita gutan, eta spirituz ja oraindanik jarriak baikara zeruetan diradenén artean, mundua gehia...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:33, 19 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Spiritu hunetarik heldu da, ezpaikara gu gehiagorik bizi, baina Krist bizi baita gutan, eta spirituz ja oraindanik jarriak baikara zeruetan diradenén artean, mundua gehiagorik mundu etzaikun bezenbatean, hartan oraino konbersatzen badugu ere, baina kontentamendu dugularik gauza guziéz, herriz, lekhuz, bizitzeko kondizionez, habillamenduz, biandaz eta berze hunelako gauzaz. Ezagutze hunekin konfortatuak erideiten gara tribulazionean, alegera tristezián, dohatsu gaitzetsiak eta menospreziatuak garenean abundos eta bihotz onetako, paubrezián eta peituan; finean bizi erideiten gara herioan ere. Bada hitz gutitan erraitera, guzaz onik izatekotz, Skriptura guzian dilijentki bilhatu eta eriden behar duguna da. Jesus Krist gure Jauna, eta haren moienez Jainko Aitaz presentatzen eta emaiten zaizkigun on graziazkoak eta konplituak ungi eta egiazki ezagut ditzagun. Ezen nehork Legea eta Profeta guziak ungi mira eta konsidera ditzanean, eztu eridenen hitz bat ere hunetara beha eztagoenik eta hunetara gidatzen ez gaituenik. Bada intelijenziatako eta zuhurtziatako thesaur guziak Jesus Krist Jaunean gordeak diradenaz geroz eztugu zertako berze xedetara buru dagigun, baldin gure nahi propiz jakiara eta dakusagularik, egiazko argitik aldaraturik eta erauzirik, gezurrezko ilhunbeari, gure damnazionetan jarreiki nahi ezpagaizkio. Eta hunetakotzat dio S. Paulek, ezen eztuela deus jakitera ez ezagutzera estimatu ukhan Jesus Krist baizén, eta hura kruzifikatua. Ezen haragiaren opinioneari ezagutze hunen beharkia gauza komuna eta gauza baxoa dela iruditzen bazaio ere, halakoa da, non asko baita eta merezi baitu, gure mende guzia hartara gogoatuki aplika dezagun. Eta eztukegu gure denbora galdu, gure adimendu eta afekzione guzia hartan probexatzera eta abanzatzera enplegatu dukegun orduan. Jainkoaren ezagutze egiazko haur hain konplimendu handitako denaz geroz, hunen egiazki ukhaitea baizen, gure arimén doktrina spiritualarenzat, zer berzerik mundu hunetan desira ahal genezake? Hunez Jainkoaren imajinara