Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/42

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Nolako piztura bertutetan! Nolako dotrinamendua bizi zen! Nolako erreberenzia eta obedienzia ekartzen zioten nausiari erregelamenduari gauza guzietan! Azken...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:19, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nolako piztura bertutetan!

Nolako dotrinamendua bizi zen!

Nolako erreberenzia eta obedienzia ekartzen zioten nausiari erregelamenduari gauza guzietan!

Azkendu diren seinaleak eta ondarrak orai ere lekuko dire, hek gizon konpliak eta sainduak zirela, hain agudoki gudukatuz mundua azpira dutenaz gero.

Oraikoan handi estimatzen da nihor, bere erreglen hauste ezpada, besarkatu duen ordenanza pazienziarekin begira ahal badeza.

6. O gure estatuko epeltasuna eta ansigabetasuna! hain laster itzulten baigare gure leheneko berotasunetik, eta unhatzen ere bizitzeaz, hain nekatu eta epeldu baigara ezen.

Jainkoak ailliotsa bertuteen aitzinamendua elizen osoki loakartu zure baitan, hainbertze gizon deboten exenpluak ikusiz geroztik.


Hemeretzigarren kapitulua


Fraide prestuaren eserzizez.


1. Fraide prestuaren bizitzeaz behar du bertute guziez argitu, arren nolakoa munduak ikusten baitu kanpotik, halakoa ere den barrenean bere baitan barrena.