Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/33

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: prosperitate onetan bere resumá gobernatzen duen rege Salamon triunfanta eta magnifikoa. Haur da bere herioaz bere etsaiak akablatu eta desegin dituen Sanson erskona eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:31, 19 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


prosperitate onetan bere resumá gobernatzen duen rege Salamon triunfanta eta magnifikoa. Haur da bere herioaz bere etsaiak akablatu eta desegin dituen Sanson erskona eta berthutetsua. Eta gehiago dena, Jesus Krist haur baithan berean erideiten da nehork pensa edo desira ahal lezakeen on guziaren konplimendua. Ezen haur humiliatu eta beheratu izan da, gure exaltatzeagatik eta goratzeagatik; suiet egin izan da, gure libertatetan ezarteagatik; paubre egin izan da. gure abratseagatik; saldu izan da, gure redemitzeagatik; kaptibo egin izan da, gure delibratzeagatik; kondemnatu izan da, gure kondemnazionetarik idokiteagatik; maledikzione egin izan da, gure benedikatzeagatik; bekhatuén kausazko sakrifizio egin izan da, gure justifikatzeagatik; desfiguratu izan da, guri itxura emaiteagatik; hil izan da, guri bizitze ligunzat. Halako maneraz non hunen beraren moienez izan baita gogorgoá ematu, haserretasuna amatigatu, ilhuna klartu, injustiziá justifikatu, flakezá indartsutu, deskonfortua konfortatu, bekhatua enpatxatu, menosprezioa menospreziatu, beldurra aseguratu, zorra kitatu, nekea aisetu, trabaillua arindu, tristiziá alegeratu, maledikzionea benedikatu, ezina erraxtu, desordrea arengatu, zathitua unitu, laidoa anoblitu, desobedienziá asuietitu, mehatxua mehatxatu, enbuskada enbuskatu, garaita garaithu, bortxá bortxatu, konbata konbatitu, mendekioa mendekatu, tormentua tormentatu, damnazionea kondemnatu, abismea abismatu, ifernua enferratu, herioa heriotara eman, mortala inmortaltu. Eta labur erraitera, hurrupatu eta iretsi ukhan du miserikordiak miseria guzia, eta ontasunak dohakabetasun guzia. Ezen gure kontra konbatitzeko deabruaren harma eta gure kontra kolpatzeko herio ezten ohi ziraden gauza guziak Jesus Kristez egin izan zaizkigu, gure probetxua ahal daidikegun bezalako exerzizio, halako maneraz non, glorifika ahal baikaitezke Apostoluarekin, diogula: “O ifernua, non da orain hire biktoria? O herioá, non da hire eztena?” Bada elejitu guziei prometatu izan zaien Kristen