Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/31

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hala etsai gaixtoa baratxe sartzen da barrena hastetik egiten etzaionean kontrarik, eta zenbatenaz nagitzenago baita nihor haren kentzera, hanbatenaz bere baitan egun oroz...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:07, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hala etsai gaixtoa baratxe sartzen da barrena hastetik egiten etzaionean kontrarik, eta zenbatenaz nagitzenago baita nihor haren kentzera, hanbatenaz bere baitan egun oroz flakatzenago da, eta etsaia borthiztenago haren kontra.

6. Batzuk tentazione gaitzagoak pairatzen tuzte Jainkoaren serbitzura lehenbizi itzuli direnean, bertzeek azkenean.

Batzuk bere mende guzian kasik gaizki erabilten dira: bertzeak emeki aski tentatzen dire, edo ez bat ere.

Hori guzia egiten da Jainkoaren zuhurziak ordenatzen diren arauera, zeinak pisatzen baititu batbederaren estatua eta merezimenduak, eta den guzia aitzinetik ordenatzen baitu bere hautatuen salbamendura.

7. Hargatik eztugu etsitu behar tentatzen garenean: aitzitik hanbatenaz berokiago othoitz egin behar diogu Jainkoari arren hel dakigula gure tribulazione guzietan, eta egin dezala Jondone Paulok dioen bezala, probetxu athera dezagun tentazionetik.

Humil detzagun bada gure arimak Jankoaren esku botheretsuaren azpian tentazione suerte guzietan, zeren hark bihotz humillak salbatuko itu eta goitituko.