Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/29

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3. Ezta gizona osoki seguratua tentazionetarik bizi deino ezen gure baitan barrena datza nondik tenta gaiezin guthiziaduraren jehetiarekin sortu garenetik. Tentazione edo...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:05, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Ezta gizona osoki seguratua tentazionetarik bizi deino ezen gure baitan barrena datza nondik tenta gaiezin guthiziaduraren jehetiarekin sortu garenetik.

Tentazione edo tribulazione bat joaiten denean, berehala heldu da bertzea eta bethi izanen dugu zer paira, zeren gure doatsutasunaren abantailla galdu baitugu.

Hainitz bilha dabiltza nondik ihes egin tentazionetarik, eta gaitzagoetan barrena erortzen dire.

Ihesi joan hutsez ezin garai gaitezke bainan pazienziaz eta egiazko humiltasunaz bortitzago egiten gare etsai guziak baino.

4. Kanpoko okasionei xoilki itzultzen zaienak, eta barreneko erroak atheratzen eztituenak probetxu guti eginen du: aitzitik lasterago bihurtuko zaizko tentazionea, eta gaizkiago izanen da.

Baratxeka pazienziaz eta irautez (Jainkoarekin batean) hobeki garaitu, zaizte buru gogorka jarriz baino.

Har ezazu maiz konseillu axur batenganik tentatua zarenean, eta nihor tentatua denean etzaitezila harekin hari gogorki, bainan hura konsola zazu emeki, nahi zendukeien bezala nihork egin zinitzan.