Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/224

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Bedratzigarren kapituloa. Zenbat eta zein andiak diraden meza ongi enzutetik atratzen diraden probetxuak''' Dirade auniz eta guzis andiak meza ongi enzuten duenak atr...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:34, 25 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<106v>

Bedratzigarren kapituloa. Zenbat eta zein andiak diraden meza ongi enzutetik atratzen diraden probetxuak


Dirade auniz eta guzis andiak meza ongi enzuten duenak atratzen dituen probetxuak, zeren da gauza ziertoa eze debozio guzietatik konfesatzeas eta komekatzeas landara, oberena dela meza ongi enzutea justoen eta Jaungoikoaren zerbitzari diradenendako. Dago klaro zeren egia da eze grazian daudenek obra on bat egiten duten oros erdesten dutela grazia leen zuten baino geiago, baia geiago erdesten dute meza ongi enzuten dutenean. Batas zeren berak mezan ofrezitzen baitu sakrifizioa, berzeas meza erraten duenak ofrezitzen baitu arengatik. Alaber, Jaungoikoaren