<75r>
baitira zure kontra. Daukat proposito eta intenzio ez geiagorik zure kontra bekaturik egiteko, iolako maneras. Bada, Jauna, paga zaitez Jesu Kristoren mereximentuetan, eze da kaudale eta azienda ene bekatu eta mundu guziko bekatuengatik zor zaradenen pagatzeko, eta sobratzen da geiago eta geiago.” Au erraten dela fede andiareki eta umildadereki, eta Jaungoikoari graziak ematen dizkiola, sentituko du bere baitan konsuelo andia, eta animatuko da esperanza andiareki eskatzera mertxede andiak, erraten duela: “Alaber, ofrezitzen drauzut, Aita eternoa, sakrifizio au, onen medios didazun geien bear dudana, baita Espiritu Sanduaren grazia eta aren doiak bizitzeko zuk nai duzun bezala. Indazu fedea, esperanza eta karidadea eta berze birtuteak eta ondasunak, zuri agradatzen zaizkizun guziak. Indazu, Jauna, fabore eta grazia neure bizian eta heriotzean beti