Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/152

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: sanduan ofrezitu zenean eramo zuena, izandu baitzen bere aita eternoari kontentu emateagatik zioaienean, bada, gurutzean ofrezitzera, zio, bere biotzean, “ni ofrezitzen...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:02, 23 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<70v>

sanduan ofrezitu zenean eramo zuena, izandu baitzen bere aita eternoari kontentu emateagatik zioaienean, bada, gurutzean ofrezitzera, zio, bere biotzean, “ni ofrezitzen naiz zuri kontentu emateagatik, eta ene heriotzetik ezpalidi atra berze probetxurik baizik zuri kontentu ematea eta zure borondatea egitea”. Manera onetan berean ofrezituko ninza orai ofrezitzen naizen bezala.

Bigarren intenzio Kristo gure jaunak eramo zuena joan zenean Kalbarioko oianera mundu guziagatik ofrezitzera izandu zen graziak emateagatik bere aita eternoari guziei egiten dizkioten ondasunes, zeñen baitatik iturri batetik bezala baitatoz guziak, ala aingeruei nola gizonei eta kreatura guziei egiten dizkiotenak. Eta jakinika gure guzien baitan eta aingiruetan eztela kaudalerik konbeni ziraden graziak jaun oni emateko, nai