Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/151

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<70r>

urrikariosoa den bezala, errezebi dezan sakrifizioa guzien partes ofrezitu nai duena kristio fielen aldetik den bezanbates, guziei aprobetxa dakioketen bezala, eta gero egoten baita sekretuan otoitz egiten diola Jaungoikoari biziengatik. Denbora onetan meza enzuten duenak bear du bere partetik sazerdoteareki batean ofrezitu sakrifizioa, baia au ongi egiteko jakin bear da lenbizikorik eze meza erralleak Elizaren izenean ofrezitzen duela mezako sakrifizioa kristio fiel bizi diranengatik eta purgatorioan dauden arimen faboretan. Eta meza erraten duenareki batean ofrezitzen dute sakrifizio ura bera meza enzuten duten guziek. Bigarren jakin bear dena da zer intenzioreki bear den ofratu. Irurgarrena, nola bear den ofratu intenzios den bezanbates. Eramo bear du Kristo gure jaunak Orzillare Sanduan gurutze