Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/124

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: duela Kristo gure jauna ebanjelioan ematen dizkigun berri onengatik eta an erakusten digun dotrinagatik. Eta, ala, meza enzuten duenak bear du Jesu Kristo alabatu eta eman...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:52, 23 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<56v>

duela Kristo gure jauna ebanjelioan ematen dizkigun berri onengatik eta an erakusten digun dotrinagatik. Eta, ala, meza enzuten duenak bear du Jesu Kristo alabatu eta eman graziak, zeren etorri nai izandu baitzuen zerutik lurrera guri erakustera bide ziertoa eta seguroa, erdesteko zeruko bienabenturanza; eta zeren kriatu baikaitu denbora ain ditxoso onetan, zeñetan enzuten baitugu anbat profetek eta erregek ain denbora luzean deseaturikako itzak eta ezpaizituzten enzun.

Ebanjelioa akabatu eta dela señale sinestatzen dugula an erraten zaiguna, meza erraten duenak erraten du kredoa. Orduan da ongi meza enzuten duenak konfesa dezan fedesko misterioak, erraten duela bere biotzean “nik sinestatzen dut zu ene Jaungoikoa zaradela, Aita eta Semea eta Espiritu Sandua, irur persona eta Jaungoiko egiasko bat solamente, eta eztela berzerik. Sinestatzen dut zu zaradela gauza