<56r>
eta zerbitzatzeko konbeni den guzia, eta eman drazon fabore obratan ezarzeko, onetako arzen duela sines proposito eta intenzio egiteko eta kunplitzeko jaun onek bere mandamentuetan manatzen duena, eta kristioaren obligazioeki bere bizize maneraren konforme kunplitzeko. Alas eta guziek dutenean obligazio gauza oek jakiteko eta obratan ezarzeko eta au obekiago egiteko. Beuka deseo andia al dagien guzian enzuteko Jaungoigoaren itza predikazallek predikatzen dutena, bai eta apez edo bikario edo iolako maneras arimes kargu dutenek. Arrazio da dadukaten kuidado igande eta jaietan erakusteas eta aditzera emateas bere karguko dituen jendei ebanjelioan dion dotrina, nola baitio Konzilio Tridentinoak eta sinodoak lenbiziko libruan eta irurgarren kapituloan ordenatzen duen bezala.
Ebanjelioa akabatu eta respondatzen du hiriak “laus tibi Christe”, alabatzen