<31r>
alas eta arrazioa eta aingeru begiratzen gaituena daudenean oius, abisatzen gaituztela biotzean barrenean gaudela atenzioreki eta debozioreki konsideratzen dugula, gaudela Jaungoikoaren aurrean aren majestadeareki minzatzen eta negoziatzen.
Laugarrena, egon bear dugu atenzioreki eta erreberenziareki, zerengatik mezan baikaude aingeru sanduen konpañian gu aieki eta aiek gureki. Dotrina ziertoa da, San Jeronimok dion bezala, eze bapedrak duela aingeru bat begiratzen duena eta gu akonpañatzen gaituena noranai bagoas ara. Eta mezan daude gureki gure orazioak eta otoitzak eramotzeko Jaungoikoaren aurrera, guregatik otoitz egiten dutela. Eta, ala, pensatu bear dugu, nola ala baita, eze baldin mezan badaude eun persona edo gutiago edo jeiago, daudela gureki anbat aingeru begiratzen gaituztenak, bai eta berzerik guzis auniz.