Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/50

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: duela egunoros ofrezitzen diogula sakrifizio au, zeren eman drazkigun Orzillare Sanduan gurutzean ofrezitu zenean merexitu ziskigun ondasunak, eta aren medios barka drazki...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:11, 18 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<18v>

duela egunoros ofrezitzen diogula sakrifizio au, zeren eman drazkigun Orzillare Sanduan gurutzean ofrezitu zenean merexitu ziskigun ondasunak, eta aren medios barka drazkigun egiten ditugun bekatuak.

Erran denetik atratzen da lenbizikorik eze meza dela gauza bat zeñetan onra geiago ematen baitzaio Jaungoikoari, eta geiago agradatzen zaiona ezes berze gauza guziak, zeren artan ofrezitzen baitzaio, erran den bezala, Jesu Kristo, zeñek geiago onra ematen baitio ezes berze gauza guziek, ezin andre dona Mariak, aingiruek eta sandu guziek eman drazokete anbat onra eta kontentu nola Jesu Kristok. Alaber, atratzen da eze Jesu Kristori agradatzen zaiola geiago meza ezes berze gauzak, zeren aren borondatea baitago gauza guzietan konformaturik bere aita eternoareki. Eta ala erran dezakegu eze Birjina Mariari eta berze sanduei ezin