Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/46

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta obeago, eta geiago agradatzen zaiona konparaziorik bage, ezes berze sakrifizio guziak. Sakrifizio ofrezitzea da Jaungoikoari zeinbait ark kriaturikako gauza ofrezitze...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 17 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<16v>

eta obeago, eta geiago agradatzen zaiona konparaziorik bage, ezes berze sakrifizio guziak.

Sakrifizio ofrezitzea da Jaungoikoari zeinbait ark kriaturikako gauza ofrezitzea, ezagutzen dugula jaun au dela Jaungoiko egiaskoa eta, ala, guzien kriazalea eta guziei ondasun eginzalea, zeñenganik baititugu ondasun guziak, eta nola jaun au baita solamente Jaungoikoa berdaderoa eta egiaskoa, eta ez berzerik. Ala, jaun oni bear zaio ofrezitu sakrifizioa, eta ez iori berzeri.

Ezta izandu munduan eta ezta jenderik ain barbarorik eta adimentu gutitakorik, ezpaitute ofrezitzen sakrifizioak bere Jaungoikotzat dauzkitenei falsoak izanagatik, baia Jaungoiko egiazkoaren baitan sinestatu dutenek jaun oni beroni, nola egin izandu baitzuen Abel justoak, Jaungoikoaren zerbitzariak, ganado zuen oberenetarik eskojiturik, eta gero Noe justoak pasatus