Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/39

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: amoreakatik pasatu zuen eta sufritu anbat dolore eta trabaju eta heriotzea ain dolore eta pena anditakoa. Da jaun onek guregana daukan amoria ain andia, eze orai nezesario...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:24, 17 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<12r>

amoreakatik pasatu zuen eta sufritu anbat dolore eta trabaju eta heriotzea ain dolore eta pena anditakoa. Da jaun onek guregana daukan amoria ain andia, eze orai nezesario izandu baliz trabaju guziak eta heriotzea sufritzera eginen baitzuen guregatik, baia nola au ezpaita konbeni eta bear, nai du egunoros egin representazio au, baita guri memoriara ekarzea zer guregatik egin duen, onetako etorzen dela zerutik aldarera meza erraten den oros. Graziak eman drazkiogun. Eta arrazio den bezala, aren zerbitzuan enplea gaitezen, nai duela jaun onek atra dedin sazerdotea meza erratera orai erran dugun beztidures rebeztidurik aren lekuan. Eta, ala, atratzen denean sazerdotea sakristiatik rebeztiturik begiratu bear diogu Jesu Kristori berari bezala ikusi baigindu zioaienean guregatik ofrezitzera, zerengatik sazerdoteak rebeztiturik doaienean meza erratera