Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/35

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: izandu zuen bere bizian eta eriotzean guregatik. Oroit gaitezen arzas. Eta eman drazkiogun graziak. Eta alaba dezagun eta zerbitzatu. Eta aprobetxa gaitezen jaun onek bere...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:20, 17 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<10r>

izandu zuen bere bizian eta eriotzean guregatik. Oroit gaitezen arzas. Eta eman drazkiogun graziak. Eta alaba dezagun eta zerbitzatu. Eta aprobetxa gaitezen jaun onek bere bizian eta heriotzean merexitu ziskigun ondasunes.

Intenziorik prinzipalenetatik bat Kristo gure jaunak izandu zuena sakramentu eta sakrifizio sandu au ordenatu zuenean zen egin zedin aren memorian. Ala manatu zuen erraten ziotela bere apostoluei eta aien ondoreko sazedotei “misterio au zelebratzen duzuen oros, egizue nizas oroitzen zaratela, zer egin dudan zuengatik neure bizian eta heriotzean”, onetako geiago gu obligatzeagatik etorzen dela jaun au zerutik aldarera meza erraten den oros, kunplitzen digula bere Elizari prometatu zuena: “konsidera zazue zueki gelditzen naizela munduaren azkeneraño”, onetako arzen duela sazerdotearen ministroa bezala, aren partes eta aren izenean atra dedin meza