Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/32

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gorputzean eta ardoa bere odolean, bada au ezta milagro txikiago esposalletan egin zuena baino, non uras egin izandu baitzuen ardoa. Aitzetik, da andiagoa. Eta ezta milagr...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:18, 17 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<8v>

gorputzean eta ardoa bere odolean, bada au ezta milagro txikiago esposalletan egin zuena baino, non uras egin izandu baitzuen ardoa. Aitzetik, da andiagoa. Eta ezta milagro txikiago orai mezan egiten duena, baita eze Jesu Kristo zeruan dagona bere aita eternoaren eskuian, jaun au berau an faltarik egiten eztuela baitago ostia konsagratuan eta kalizan ardoa konsagratus geros. Eta jaun au berau mundu guzian ostiak eta kaliza ardoa konsagratus gero dauden guzietan, milagro au, diot, ezta txikiagoa Lazaro resuzitatu zuenean egin zuena baiño. Aitzetik da andiago. Mezan daukagu presentean Jesu Kristo atzeman zutena eta gaizki tratatu Jerusalengo karriketan eta etxetan, azotatu zutena ain kruelkiro, zeinei ezarri baitzioten buruan koroa errenes eginikakoa egiten zutela arzas eskarnio eta burla, idukiturik burlasko erregea