Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/290

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. Zakaria honen aita dohatsiak, zoñek minzoa galdü baitzian, berriz hura jin zaion, erraiteko Benedictus kantore saintiaren. G. Hitz gütitan zer da Kantore honen goz...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:57, 3 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 113>


I. Zakaria honen aita dohatsiak, zoñek minzoa galdü baitzian, berriz hura jin zaion, erraiteko Benedictus kantore saintiaren.

G. Hitz gütitan zer da Kantore honen gozoa?

I. Aitzindari saintiaren sortziari, noiz hasten baita agertzen Jesüs-Kristen argia, egüna sortzen dela ikhustian bezala, alageratü behar dügüla.

G. Zergatik?

I. Zeren ekhi egiazko sortzen dena, zoin baita Jesüs-Krist, bere Aitzindarian bere argien ager eraziten hasten baita.

G. Jondane Johane batista nola bizi izan da?

I. Miragarri saintüki; baita penitenzia borthitz izigarri bateki.

G. Zertan ageri da honen saintütarzüna?

I. Eremiala joan zen egoitera, hirur urthe baizik etziala; eta honek eman dü ermita saintien bizitziaren muldia.

G. Nolako zen honen penitenzia?