Orri hau berrikusi gabe dago
<II 54>
15. igantian. Hamirurgarren kapitülia.
Bazko besta saintietako.
G. Egün zoin besta dügü Elizan?
I. Besta orotako handiena, zoin deitzen baitügü Bazko, eta zoñek hanbat merexi baitü, non bihar eta etzi orano begiratzen baita, eta bestordüz zortzi egün iraiten beitzian.
G. Elizak zer misterio ohoratzen dü egün saintü hoietan?
I. Jesüs-Krist gure Jaunaren hiletarik pitzia.
G. Zer erran nahi dü hiletarik Pitziak?