<II 55>
I. Haren arima eta korpitzaren berriz algarganatzia, zoin herioak berhezi baitzütian.
G. Nork ikhusi dü Jesüs-Krist arrapiztürik?
I. Emazte saintiek, bere apostoliek, eta bostetan ehün beno haboro hartan sinheste hartü zienek.
G. Nola borogatü zerien bere arrapitzia?
I. Heki jan zian, eta elhestatü zen: bere korpitza honki erazi, eta hen eskiak bere zaurietan ezar erazi zeritzen.
G. Alleluya hitz honek zer erran nahi dü, zoin hain ardüra egün saintü hontan erraiten baita, eta ondoko Jinkoaren zerbütxietan?
I. Dio Jinkoaren direla laidorioak, eta hura zen alageranziazko oihü bat Jinkoaren popüliaren artian.
G. Zergatik beraz hain ardüra arrerraiten da?
I. Boztario zeñharetan.
G. Eta zergatik tenpora hontan Jinkoa züti othoitzen da?