Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/226
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Kalbarioko mendiala, non hura pikarraitürik bi ohoñen artian itzatü baitzien kürütxe hartan gañen. G. Hilze laido garri honek hen errabieria ase ziena? I. Ez: best...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:11, 7 urtarrila 2021
Orri hau berrikusi gabe dago
<II 49>
Kalbarioko mendiala, non hura pikarraitürik bi ohoñen artian itzatü baitzien kürütxe hartan gañen.
G. Hilze laido garri honek hen errabieria ase ziena?
I. Ez: beste gaizki hanitz ere egin zerien: Jesüsek erranik, egarri zela; ozpin edateko eskentü zerien.
G. Jesüs-Kristen egarriak zer zeñharatzen zian?
I. Gure salbatzeko sü handi bat ziala.
G. Eta haren nahiari jarraikiten ezkirenian?
I. Haren etsai eta erhailek bezala ozpin emaiten deriogü.
G. Jesüs-Kristen hilzerakoan zer heltü zen?
I. Ekhia arras gordatü; lürra borthizki ikharatü, arrokak erdiratü; eta hilen hobiak ideki ziren.
G. Eta zer orano?
I. Hil hanitz piztü eta jenter agertü; Elizako ere beloa goihenetik zola lano zatikatü.