Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/227

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 50>


G. Zer zen Elizako belo hura?

I. Estalgi kerübinez pinthatü bat, zoñek eretze saintiena berhezten baitzian Elizaren gañelatik.

G. Beloaren hauste hark zer zeñharatzen zian?

I. Zelia, zoin baita egiazko lekhü saintia, zointan baitago Jinkoa bere handitarzünareki, ideki zaiküla Jesüs-Kristen hilziaz.

G. Zergatik Jinkoak mirakülü hoiek oro egin dütü bere semiaren hil orenian?

I. Amorekatik güziak jakile izan litian jüdien kontre.

G. Eza gure kontre ere jakile izateko?

I. Bai Jesüsen hilzetik gozo idokiten ezpadügü.

G. Hontarik gozo hartü zienek zer egin zien?

I. Bere bulharrer kolpü emaitez zoatzan, eta oihüz! haur egiaz Jinkoaren semia zen.

G. Noiz gihaurtan sendimentü hoiek piztü behar dütügü?