Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/225

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. Jüdiek goiztiritik aküsatü zien Pilataren aitzinian, zoin baitzen Errümeko enperadoriaren gobernadore Jüdeako herrian. Pilatak hura igorri zian Herodegana: zoñek...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:11, 7 urtarrila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<II 48>


I. Jüdiek goiztiritik aküsatü zien Pilataren aitzinian, zoin baitzen Errümeko enperadoriaren gobernadore Jüdeako herrian. Pilatak hura igorri zian Herodegana: zoñek bere kortekoeki erho baten hartü baitzien: gero Herodak arregorririk Pilatagana, azotatü izateko, soldadoek ezin borthizkiago odola isur erazi zerien azotekhaldiz.

G. Azotatü zien ondoan, zer egin zien?

I. Soldadoek eskarlatazko manto batez estali zien; bürün gañen ezari zerien elhorrizko khoroa bat, eta kanabera bat eskian; salütatzen ziela errigarri bezala, komediako errege baten anzo. Bena orano sordeits jüdiek Pilatari Jesüs hilzera kondemna erazi zerien, eta desditxatü honek hala egin, hen gogara izateko.

G. Jesüs-Krist hala kondemnatü ondoan, jüdiek zer egin zien?

I. Kürütxe sortha bat bizkarrian ezari zerien, eta hala hura eroan